2015 eko iralilak 18 ko albistea
Aurreko hilabeteko albistea izan arren, Sortzen Elkareak duen ekimen hau garrantzitsua da hezkuntza arloan.
Hauen helburua LOMCE gainetik kentzea eta D eredua Nafarroa osoan zabaltzea da. Honekin batera, PAI programak merezi duen errebisioa egiten laguntzeko prest daudela diote Sortzen Elkartekoak, ratio altuek ikastetxeetan sortzen dituzte egoera traumatikoei konponbide bat ematen ahaleginduko direla eta 0-3 zikloan euskarazko eskaintza bermatzera besteak beste.
Sortzenek Nafarroan kurtso hasierako prentsaurrekoan elkartearen ikasturteko erronkak eta helburuak plazaratu eta hauek burutzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu zituen hedabideen aurrean.
Dokumentuan hiru gai hauei buruzko informazioa ageri da: Eskola Publiko berria sortzea, hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida eta premiazko neurriak.
. Eskola Publiko berria sortzen izeneko atalak eskola berriak izan beharko dituen zutoinak ageri dira.
. Hezkuntza ereduaren inguruko eztabaidaren atalak haurrak hezteko ereduaren oinarriak ageri dira.
. Hezkuntza ereduaren inguruko eztabaidaren atalak haurrak hezteko ereduaren oinarriak ageri dira.
. Premiazko neurriak ezartzearen atalean, Nafarroako gobernu berriari eskaera egiten diote behar diren hainbat neurri eta arazo konpon ditza.
Atal ezberdin hauek osatzen dute Sortzen Elkarteak dituen egitasmoak. Duela gutxi idatzi berri duten dokumentuan ager diren ideiak, proposamenak eta aldarrikapenak, garatu, konpartitu eta gauzatu nahi dituzte.
Honen helburua Eskola publiko eredu berri bat izatea da. Beraien ustez guztiok parte hartu beharko genuke prozesu honetan eta horregatik hiru mahainguru ireki antolatu dituzte Iruñean ondorengo hiru gai hauekin: Euskara eta hizkuntzen trataera; Hezkidetza eta azkenik baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Hezkuntzako Kalitatea.
Urtarrilean euskara izango dugu jomugan. Honekin batera, D ereduak, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko duen indarra aztertu nahiko dugu, PAI programa, …
Martxoan: Hezkidetza eta aniztasunean oinarritutako hezkuntza, genero rolak hezkuntzan.
Maiatzan: Kalitatea hezkuntzan, LOMCE, ebaluazio sistema, ratioak …

No hay comentarios:
Publicar un comentario