jueves, 3 de diciembre de 2015

Abenduak 3, Euskaraz gozatu dezagun guztiok



Gaur Abenduak 3 Euskararen Eguna izanda, "Gasteiz bete euskara egunero" lelopean hainbat espektakulu, tailer eta kontzertu besteak beste antolatu ditu.
Ekintza hauek azaroak 27-tik abenduak 4- ra arte egingo dira. 

Hemen dugu ekitza hauek noiz eta non diren jakiteko kartela: 




Euskararen Nazioareko Eguna dela eta, Donostian ere jardueraz betetako agenda egin zuten egunotan, hiriko auzo guztiean. Jarraian, erdigunean izango diren ekitaldien berri emango dizuegu, baina gure hiriko txoko guztietan euskara izango da nola ez protagonista abenduaren 5era arte:
Azaroak 26, osteguna
19:00 INVOC4TIUM, JASO IKASTOLA Musikala. Victoria Eugenia Antzokia
19:30 Franz Kafkaren “Un artista del hambre” liburuaren berrirakurketa, Idoia Zabaletaren eskutik. Koldo Mitxelena Kulturunea
Azaroak 27, ostirala
16:30 – 19:30 “Basalandreak sukaldatzen” tailerra. Ekoguneak antolatuta.
20:00 Izaki Gardenak taldearen kontzertua Victoria Eugeniako Klub aretoan
Azaroak 28, larunbata
12:30 “Hain urrun, hain hurbil” bisita gidatua: 70eko hamarkadako dokumentalismo fotografikoa.
17:00 “Ikimilikiliklik” familia-tailerra (6-12 urteko haurrak). San Telmo museoa
Azaroak 29, igandea
11.00 – 19:30 Artisau euskaldunen tailerrak: Euskararen Eguna Munduan. Gipuzkoa plaza
19:00 Olatz Zugastiren emanaldia. Victoria Eugenia Antzokia
Abenduak 1, astelehena
19:30 Literatur solasaldia: “Back to Leizarraga” (Kepa Altonaga). Liburutegi Nagusia (S. Jeronimo kalea)
Abenduak 3, asteazkena
12:00 “Tratamenduak nola probatzen diren” liburuaren aurkezpena (Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Areto Nagusia)
10:00, 11:00 eta 17:00etan Mintzodromoak San Telmo museoko areto nagusian
11:00 “Ika Mizka eta hik nola bizi dunk euskara?” Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpusa
19:00 Euskararen Eguneko ekitaldi instituzionala Tabakaleran
Abenduak 4 osteguna
17:00 Artista liburuan tinta eta hariekin jolasten (13-17 urteko gazteentzat). San Telmo museoa
20:00 “Gure sorlekuaren bila” zine emanaldia eta solasaldia. San Telmo museoa
Abenduak 5 ostirala
12:30 “Hain urrun, hain urbil” bisita gidatua San Telmo museoan: 70eko hamarkadako dokumentalismo fotografikoa
17:00 Artista liburuan tinta eta hariekin jolasten. Familia tailerr (6-12 urte)
Abenduak 6
11:00 Euskal hitzak zabaltzen. Haurrentzako tailerra (8-12 urte). San Telmo museoa
12:00 Laboaren gitarra. San Telmo museoa




Gainera abenduaren 3aren harira Euskaltzaleen Topaguneak ‘Euskarak 365 egun’ kanpaina jarri du martxan aurten ere. ‘ErabiZi’ lelopean izango dira aurtengoak, euskaraz bizitzeko hautua egiteko deia egiteko asmoz. 

Lehen ekimenak asteburu honetan izan dira, Iruñean Udal plazan ekitaldia eta soka-dantza egin zituzten, Basaurin maratoia egin zuten eta Elgoibarren herriko hamaika eragilek elkarlanean antolatutako lip-dub ikusgarria egin zuten (goiko bideoan ikusgai). 
Abenduaren 3an izango dira Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez ekitaldi gehienak. 
Arrasaten kalejira antolatu dute herriko taldeekin, 19.00etan Seber Alturbetik abiatuko da.
Aretxabaletan 18.30ean herriko plazan egin dute deialdia.
Elgetan 16.15ean hasiko dira ekimenak herriko plazan eta iluntzean izango da ekitaldi nagusia.
Soraluzen 19.00etan egin dute hitzordua.
Errenteria-Oreretan 19.30ean plazan.
Donostian kalejira eta ekitaldiak izango dira 19.00etatik aurrera Bulebarretik abiatuta.
Durangon mosaikoa eta kantu-jira antolatu dituzte, hitzordua 18.30ean Andra Mari elizpean da.
Erandion 18.30ean Udal plazan.
Getxon 19.00etan San Nikolas plazan.
Ermuan 19.00etan herriko plazan.
Gasteizen 19.00etan hasiko dira ekimenak Oihaneder euskararen etxean. Ekitaldi nagusia Andra Mari Zuriaren plazan izango da.
Hauez gain beste hainbat ekimen ere izango dira, 365egun.eus webgunean joango dira horien berri ematen jaso ahala. 


Gasteiz celebra el Día del Euskera: Programa de actividades. (2015eko abenduak 3an). Eitb. http://www.blogseitb.com/vitoriagasteiz/tag/euskararen-eguna-2015/


Euskararen Nazioarteko Eguna 2015 Donostian: Egitaraua. (2015eko abenduak 3an). Eitb. 

http://www.blogseitb.com/donostiasansebastian/2015/11/25/euskararen-nazioarteko-eguna-2015-donostian-egitaraua/

Euskarak 365 egun topagunearen eskuik. (2015eko abenduak 3an). Naiz. http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/euskarak-365-egun-topagunearen-eskutik

lunes, 16 de noviembre de 2015

UPN eta PSNrekin bat egin dute Ahal Dugu eta Ezkerrak, Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren kontra


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurkeztutako lan eskaintza publikoa arbuiatu du legebiltzarreko Mahai eta Bozeramaileen Batzordeak. Lanpostu gehienetan euskara eskakizun izatearen kontra azaldu dira UPN eta PSN, baina baita Ezkerra eta Ahal Dugu ere.

Jose Luis Mendoza kontseilaria, Parlamentuan, aurreko agerraldi batean./

J
ose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak ostiralean aurkeztu zuen 2016 eta 2017. urteetako lan eskaintza publikorako proposamena. Horren arabera, euskaraz jakitea exijituko zaie irakasle berrien %70i, D ereduaren eskaintza bermatu ahal izateko. Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea, baina, egitasmoaren aurka azaldu da gaur, gobernu itun programatikoa sinatu zuten alderdietako bi (Ezkerra eta Podemos-Ahal Dugu) UPN, PP eta PSNrekin lerratu ostean.

Hala, UPNk eta PSNk aurkeztutako adierazpen instituzionalak aurrera atera dira, ezkerreko bi alderdien botoei esker. Adierazpen horietan, proposamena erretiratzeko eskatu diote Mendoza kontseilariari.
Ezkerrako Jose Miguel Nuinek esan du bere koalizioa «oso haserre» dagoela Hezkuntza Departamentuarekin, eta euskara nahiz gaztelaniazko lanpostu eskakizunen ratioa «oso desorekatua» dagoela.
Barkos: «Irizpide teknikoak jarraitu ditugu»
Nafarroako lehendakari Uxue Barkosek babestu egin du lan eskaintza publikorako proposamena, eta egitasmoa «irizpide teknikoei erreparatuta» ondu dutela nabarmendu du, Euskalerria Irratiak gaur goizean egin dion elkarrizketan. «Hauteskundeen bezperan gaude, eta zenbait indarrek interes elektoralistarekin erabili nahi dute hezkuntzaren auzia».
Lan eskaintza publikoa «aurreko gobernuko teknikariek ondutako txostenetan» oinarritua dagoela esan du Barkosek. «Aurreko gobernuko teknikariek egungo errealitateaz ohartarazi zuten; hau da, gaztelaniazko irakasle elebakar gehiegi daudela», gaineratu du. PAI programa ezarri zenetik, behar baino gehiago dira gaztelania soilik dakiten irakasleak, eta Madrilen lege bati jarraiki, Nafarroako Gobernuak debekatua baitu ofiziala ez den hizkuntza batean lan deialdi publikorik egin. 2016an, 320 irakasle lanpostu eskaini nahi ditu Hezkuntza Departamentuak, eta horietatik, euskara eskakizun izanen da 228tan.
Orzaiz, I. (2015eko azaroaren 9a). UPN eta PSNrekin bat egin dute Ahal Dugu eta Ezkerrak, Hezkuntzako lan eskaintza punlikoaren kontra. Berria. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.berria.eus/albisteak/116555/upn_eta_psnrekin_bat_egin_dute_ahal_dugu_eta_ezkerrak_hezkuntzako_lan_eskaintza_publikoaren_kontra.htm

miércoles, 28 de octubre de 2015

NAFARROATIK ESKOLA PUBLIKO BERRIA SORTZEN



2015 eko iralilak 18 ko albistea

Aurreko hilabeteko albistea izan arren, Sortzen Elkareak duen ekimen hau garrantzitsua da hezkuntza arloan. 

Hauen helburua LOMCE gainetik kentzea eta D eredua Nafarroa osoan zabaltzea  da. Honekin batera, PAI programak merezi duen errebisioa egiten laguntzeko prest daudela diote Sortzen Elkartekoak, ratio altuek ikastetxeetan sortzen dituzte egoera traumatikoei konponbide bat ematen ahaleginduko direla eta 0-3 zikloan euskarazko eskaintza bermatzera besteak beste. 

Sortzenek Nafarroan kurtso hasierako prentsaurrekoan elkartearen ikasturteko erronkak eta helburuak plazaratu eta hauek burutzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu zituen hedabideen aurrean.
Dokumentuan hiru gai hauei buruzko informazioa ageri da: Eskola Publiko berria sortzea, hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida eta premiazko neurriak.
  . Eskola Publiko berria sortzen izeneko atalak eskola berriak izan beharko dituen zutoinak ageri dira.
  . Hezkuntza ereduaren inguruko eztabaidaren atalak haurrak hezteko ereduaren  oinarriak ageri dira.
  . Premiazko neurriak ezartzearen atalean, Nafarroako gobernu berriari eskaera egiten diote behar diren hainbat neurri eta arazo konpon ditza.




Atal ezberdin hauek osatzen dute Sortzen Elkarteak dituen egitasmoak. Duela gutxi idatzi berri duten dokumentuan ager diren ideiak, proposamenak eta aldarrikapenak, garatu, konpartitu eta gauzatu nahi dituzte.  
Honen helburua Eskola publiko eredu berri bat izatea da. Beraien ustez guztiok parte hartu beharko genuke prozesu honetan eta horregatik hiru mahainguru ireki antolatu dituzte Iruñean ondorengo hiru gai hauekin: Euskara eta hizkuntzen trataera; Hezkidetza eta azkenik baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Hezkuntzako Kalitatea. 

  Urtarrilean euskara izango dugu jomugan. Honekin batera, D ereduak, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko duen indarra aztertu nahiko dugu, PAI programa, …



   Martxoan: Hezkidetza eta aniztasunean oinarritutako hezkuntza, genero rolak hezkuntzan.



   Maiatzan: Kalitatea hezkuntzanLOMCE, ebaluazio sistema, ratioak …

         





miércoles, 21 de octubre de 2015

ZERTARAKO ESKOLA XXI.MENDEAN?

SARRERA

Lan honen bitartez XXI . mendean eskolek nolako xedeak bete behar dituzten aztertu dugu hainbat arlo ezberdin hauen bidez: funtzio asistentziala zein hezitzailea desberdintzea, ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea, lehentasuna ikasleen bikaintasuna garatzea eta azkenik, zein den umeen heziketaren arduradun nagusia.

Hau guztia aztertuta, hainbat ondorio atera ditugu eta lehenengo eskola eta gaur egungo eskolen arteko konparaketa landu dugu. Honen bitartez, konturatu gara gaur egun heziketa on batek duen garrantziaz, ezinbesteko oinarria delako. Hori eduki ezean, ez zen egongo formakuntza egoki bat eta horrek zenbait ondorio negatibo ekarriko lituzke gure gizartean. 


GORPUTZA EDO ARGUDIAKETA

Funtzio asistentziala ala hezitzailea.


Haur eskolaren sorreratik funtzio asistentziala eta funtzio hezitzailea bereizten dira, izan ere, haur eskolaren funtzio nagusiak dira.
Funtzio asistentziala gehienbat errutinaz arduratzen da. Hau da, haurra zaintzeaz, bere behar fisiologikoak asetzeaz, elikaduraz, higieneaz eta segurtasunaz.
Funtzio hezitzaileari dagokionez, poliki-poliki ezagutzak barneratzeari buruz hitz egiten ari gara. Hau da, helburua umeek ikastea da.
Garaiaren arabera eta administrazioen arabera, bat bestearen gainetik jarri ohi da. Gaur egun, eskolak edo hezkuntza funtzio hezitzailean oinarrituta daude. Eskola arloan bi funtzio hauek aurkitzen ditugu baina hezitzailea da gehien nabarmentzen dena. Haur hezkuntzan berriz, funtzio asistentziala da gehien ematen dena, baina funtzio hezitzaileaz ahaztu gabe. Kurtsoz pasatu ahala, funtzio hezitzailea nagusitzen doa eta funtzio asistentziala txikitzen. LOGSE legea sartu aurretik, haurtzaindegiek laguntza emateko funtzioa zuten eta familiek ezin zutenean, haurrak zaintzeko lekuak ziren. Bertan haurrek zainketa bat jasotzen zuten, hau da, funtzio asistentzial soil bat besterik ez zuten. 1990ean LOGSE legea sortu zen eta honek suposatu zuen haurtzaindegiek funtzio hezitzaile bat hartzea. Honen ondorioz, funtzio asistentzialari funtzio hezitzailea gehitu zaio. Funtzio asistentzialak kritikak jasan ditu, esate baterako, prozesu honen bitartez umeek ez dutela asko ikasten. Baina hori ez da guztiz egia, jolas eta ekintzetan parte hartzerakoan, kontzeptu berriak barneratzen dira eta.
Egindako hainbat azterlanen arabera, jaio eta lehenengo urteetan oso garrantzitsua da haurrek gizartearekiko elkarreragina edukitzea eta ikaskuntzan giro egokia izatea. Guzti honek, jaiotzen garenetik ditugun ahalmenak garatzen lagunduko digu.
XXI. mendeko Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak UNESCO erakundeari aurkeztutako txostenean, jaio eta lehenengo urteetan hezkuntzak duen garrantzia azpimarratzen da. Bederatzi herrialdetan egindako beste azterlan batzuen arabera, osasuna, maitasuna, afektua eta gorputzaren zainketa oso garrantzitsuak dira. Baina hori ez da nahikoa gizakia behar bezala garatzeko, horretaz aparte, hezkuntza beharrezkoa da.
Gure ustez, bi funtzioen arteko lotura lortu behar da. Haurra zaindu behar da, hau da, osasun egokia izatea, higienea zaindu, eta abar haurra eroso mantentzeko baina honetaz aparte umea hezi egin behar da.
Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.


Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.


Lehenik eta behin, ikasle guztiek gaitasun berdinak ez dituztela jakin badakigu. Horrez gain, ikasle batzuei ikastea askoz gutxiago kostatzen zaie beste batzuei baino. Ondorioz, gaur egun irakasle batzuentzat errazagoa da ikasle azkarrekin lan egitea. Baina egoera honek, beste ikasleak baztertuak sentitzea eragiten du. Kasu horietan, ikasle azkarrak ondo sentitzen dira, irakasleen atentzioa baitute. Horren arrazoi nagusia, bikaintasuna lortzea da, izan ere, lege organikoan jarrita dago.
Nahiz eta ikasle guztiek gaitasun ezberdinak dituzten, guztiek aukera berdinak izan beharko lituzkete. Horretarako, ikastetxe guztietan laguntza ematen diete zailtasunak dituzten ikasleei, adibidez, logopedak ezarriz, laguntzazko irakasleak eta abar. Horrela,  zailtasunak dituzten ikasleek, aurrera egingo dute, poliki-poliki klaseko erritmora moldatuz. Lan hau, hezitzaileek egin behar dute, gauzak metodo ezberdinetan azalduz edota azterketa desberdinak eginez.
Gure iritziz, ikastetxeetan egiten diren azterketak baliagarriak dira, baina horrek ez du esan nahi munduko ebaluazio-sistema onena denik. Beste lurraldeetan berriz, sistema hori desagertzear dago; azterketek ez dute umea kalifikatzen. Azterketa batek ez du esango umea txarra den ala ez; beste ikasgaietan nabarmendu daitezkelako bere puntu indartsuak.

Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan.


Mundu honetan argi dago helduak egiten garenean lan on bat izan nahi baldin badugu, lehentasuna ikasketa akademikoei eman beharko geniekeela. Baina gerora lan postuan harremanetan jartzerako orduan, ez al da oso garrantzitsua sozializazioa?
Teoria eta praktika guztiz aurkakoak dira, teorian sozializazioa nabarmendu egiten baita, praktikan ez bezala. Benetako bizitzan ikasketa akademikoak soilik kalifikazio bat ematen digu eta hau ez da bizitzan kontuan hartu behar den faktore bakarra. Mundua pertsona zeharo ezberdinez osatua dago, gaitasun ezberdinekin baita ahalmen edo ahulezia ezberdinekin ere eta hauek garatu daitezen eskoletara jotzen dugu. Hauetan, adin berdineko ikaskide askorekin aurkituko gara eta hauekin egunean ordu zehatz batzuk pasatu beharko ditugu baita noizean behin lanen bat edo beste beraiekin egin.
Klasean arreta jartzeak eta etxerako lan guztiak egiteak ez du esan nahi gerora kalifikazio altua izango duenik ikasle horrek . Bestalde, pertsona berriak ezagutzerako orduan irekia bazara, ziurtasun osoz jakingo duzu ez zaizula batere gaizki joango.
Haur bat eskolara doan unetik, badaki ikastera doala. Horrek esan nahi du lagunak ezingo dituela egin? Ikasketa akademikoa oso garrantzitsua da, hainbat gaitasun ikasiko dituztelako,  geroan lana bilatzeko ezinbestekoak. Baina ikasleen sozializazioa ezin dugu alde batera utzi. Ikasleek euren ikaskideekin elkarlanean jokatzen ikasi behar dute, elkarlanean haritu behar dira lanak egiten eta elkar errespetatzen ikasi behar dute. Hori sozializazioaren bidez burutzen da; eskolan ikasitako gaitasunen bidez hain zuzen ere. Unibertsitatera edota lanera joaten garenean ezinbestezkoa baita talde lanak ugariak direlako.
Beraz, gure iritziz, ikasketa akademikoa eta sozializazioa, biak oso garrantzitsuak dira, batak bestea ahalbidetzen baitu. Haurrak txikitatik ez badu ikasten sozializatzen, hazten joango den heinean geroz eta zailagoa egingo zaio gainontzekoekin hitz egitea eta bakardadean murgilduko da.


Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiarena (Bien papera argitu).


Umeen heziketaren ardura familiaren eta estatuaren esku dago, baina neurri desberdin batean. Alde batetik, familiaren papera ezinbestekoa da. Gurasoek, umea jaiotzen denean, hezi egin behar dute, arauak zein ohiturak erakutsiz. Horrez gain, familia da heziketaren lehen urratsak burutzen dituena. Horregatik, ikastola edo ikastetxera ailegatu baino lehen, umeak gizarteko oinarrizko arauak jakin behar ditu.
Beste alde batetik, estatuaren ardura nagusia, heziketa prozesu egoki bat eskaintzea izango da, batik bat, edukiak transmititzea edo erakustea. Lurraldearen arabera, urtez urte, aldaketa ugari ematen dira hezkuntza arloan. Honek, gaur egun dagoen desegonkortasuna erakusten du. Horien bitartez hobekuntzak lortu arren, zenbait atzerapen edo huts ere lortu dituzte, adibidez, LOMCE-ren legea. Lege honen bitartez ikus dezakegu nola hezkuntzan atzerapen bat egongo den, eskola tradizionalera itzuliz. Aldaketa nabarienak, neskak eta mutilak, zein ikasle onak eta txarrak banatzea da. Gainera, diru laguntzak murriztuko dira. Ondorioz, aberatsak direnek soilik ikasi ahalko dute, ikaskuntza prezioak asko igoko dituzte eta.

ONDORIOAK: ESKOLAK XXI.MENDEAN BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK.


Historian zehar hezkuntza-sistemek eta eskolek aldaketa ugari izan dituzte. Gaur egungo (XXI mendea) eskola modernoa, eskola tradizionalarekin alderatuz, aldaketa ugari egon direla esan beharra dago (horrela izan beharko litzateke behintzat). Aldaketa horiek hobeto ulertu daitezen, hainbat kontzeptu edo adibide aztertuko ditugu.
Alde batetik, eskola tradizionalean lan mota batean lan egiteko pertsonak lortu nahi ziren. Hau da, industria eta nekazaritzarako langileak lortu nahi zituzten. Ondorioz, metodo lehiakorra erabiltzen zen, kontzeptuak errepikatzen eta memorizatzen barneratzen ziren, irakaslea zen jarraitu beharreko modeloa, ikasleek ez zuten beraien iritzia emateko aukerarik, gurasoek ez zuten ia umeen ikasketetan esku hartzen, eta abar. Gaur egungo eskoletan ordea, helburua ez da  lan mota baterako pertsonak sortzea. Hori dela medio, askatasuna dute ikasleek beraien iritzia edo beraien ikuspuntua plazaratzeko, irakaslearen funtzioa gidatzea da, ikasketen eta familien arteko harremana handiagoa da, umearen eboluzioan askoz gehiago zentratzen da hezkuntza, metodoa kooperatiboa da eta ondorioz, lehiakortasuna ez da ia bermatzen, eta abar.
Beste aldetik, ikasitako kontzeptu batzuei erreferentzia eginez, educare eta educere hezkuntza-ikuspegiak aurki ditzakegu. Educareri dagokionez, hezitzaileak ikaslea elikatuko du eta beregain du autoritate guztia. Hori da eskola tradizionalean gertatzen zena. Educeren ordea, hezigaiak garatuko du bere ikaskuntza prozesua; gizakiok badauzkagu barne gaitasunak eta horiek hezitzaileak eskeinitako estimuluen bitartez azaleratu behar dira. Azkenengo hezkuntza-ikuspegi hau eskola modernoari dagokio. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago oso zaila dela educeren bakarrik oinarritutako hezkuntza lortzea eta ondorioz, bien arteko nahasketa egiten da gaur egungo hezkuntzan (edo horrela izan beharko litzateke) nahiz eta educere nagusitu. Nahasketa horri “eredu eklektikoa” esaten zaio.
Azkenik, Finlandiako hezkuntza sistema deigarria iruditu egin zaigu eta gure ustez, horrelakoa izan beharko litzateke XXI. mendeko eskola. Herrialde honetan, eskola zazpi urterekin hasi egiten da. Bestalde, 5. mailararte ez dituzte zenbakien bidezko kalifikazioak eta ondorioz, ez dute ikasleen lehiakortasuna sustatzen. Gurasoen kasuan, umeen hezkuntzaz arduratu egiten dira eta lanean lagundu egiten diete beraien guraso papera ondo bete dezaten. Adibidez, erraztasunak jartzen dizkiete umeen irakasle bileretara joateko eta ume bat izanez gero, 3 urte egon daitezke lanera joan gabe eta diru kopuru bera irabazten. Gainera, hemen baino berrehun ordu gutxiago izaten dituzte kurtsoan zehar eta hala eta guztiz ere, emaitzak askoz hobeak dira han. Horrez gain, klaseetan gutxi gorabehera hemezortzi ikasle daude eta gehiago egotekotan edo arazoak dituen ume bat egotekotan, bi irakasle egoten dira. Azkenik, Telebista programak jatorrizko hizkuntzan jartzen dituzte eta irakurtzen ikasi nahi dute umeek telebistako azpi-tituluak ulertu ahal izateko.
Hori guztia kontuan izanda, argi daukagu horrelako hezkuntza-sistema izan beharko zela XXI. mendekoa. Hala ere, jakin badakigu ez dela hain erraza hezkuntza-sistema horrenbestez aldatzea.


BIBLIOGRAFIA


  •  Arrizabalaga, M. (2013-03-25). Asi consigue Finlandia ser el número 1 en Europa. ABC. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.abc.es/20121008/familia-educacion/abci-consiguefinlandia-numero-educacion-201210011102.html
  • Camino, I. eta Murua, H. (2012) Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Madril: Delta.
  • Ibañez, D., Ibañez, C.M., Medina, J.A., Guillamón, F.J. eta Grau, R. (2011). Escuela Tracional vs Escuela Moderna. [youtubeko bideoa]. Espainia. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.youtube.com/watch?v=LySTKT9rgBY
  • Maddi eta Maier (2010-06-16). Haur Hezkuntzaren hezitzailea ote? [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur-hezkuntza-hezitzailea-ote.html  
  • Vane Mane (2013-10-13). Nolako xedeak bete behar ditu XXI.mendeko eskolak? [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://irakasfuntzioavanemane.blogspot.com.es/2013/10/nolako-xedeak-bete-behar-ditu-xxi_13.html   

ERANSKINAK